XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Guzti hori, egitura jakinetan finkatua, eta botere eta interes nabarmen batzuen zerbitzurako zegoen.
Kasu honetan B.N-ko monopolioen sistemaren zerbitzurako.
2. Garai honetan, 1870-1914 aldian, artean B.N. zen munduko ekonomia guztiaren nagusi.
Gauza ezaguna da BN-ko ekonomia, monopolio sistema batetan finkaturik zegoela: alde batetik, ikatz-burdin industriak eta oihalgintza industria; beste aldetik, itsasoan zedukan jaurgoak eta agintaritzak eraman-ekarri garraiotan ematen zioten nagusigoa; eta hirugarren, industria eta komertzioa laguntzen eta indartzen zituen Londres-ko finantza plaza.
Industriak produzitzen zuena, ez zegoen osoro barneko merkatuan saltzerik.
Atzerrian merkatuak sortu behar ziren, esportazioak hara gidatzeko.
Merkaturik ez dagoen tokietan, eros-ahala falta delako izaten da; BN-k biok egin beharra zeduzkan atzerriko zenbait erresumetan: infraestrukturarako inbersioak bultzatu eta, gainera, inbersio horiek egiteko dirukapitala aurreratu.
Londresko finantza-plaza nagusiak bazuen modua dirukapitala esportatzeko edo aurreratzeko.
Eta horrela B.N.k inbersio handiak egin zituen Hego-Ameriketan, burdin bideak egiteko.
Bide batez, beraz, kapitala esportatu eta burdin industriaren produktoak saldu egin zituen ingeles ekonomiak.
Eta gainera, handik lehengaiak ekartzen zituen bere industriarentzat.